Bilera bat egingo dute bizilagunek Martutenen, auzoaren balantzea egiteko
Martuteneko bizilagunek bilera egingo dute bihar ostiralean, 18:15ean, Etxarrienen. Azken hilabeteetan auzoan lortutako aurrerapenen balantzea egin eta Martutenen egiten ari diren aldarrikapenak eguneratuko dituzte.
Martutene Bizirik plataformak antolatu du bilera, eta auzotar guztiak gonbidatu dituzte bertan parte hartzera. “Zure iritzia garrantzitsua da. Auzo duina eta Martutene hobe bat nahi duzuen pertsona edo talde/elkarte guztiak gonbidatzen zaituztegu bilerara”, adierazi dute.