
Astelehenean azken moldaketak egin ostean, asteartean ireki dute, azkenik, Renfek Herreran duen tren geltoki berritua.
Geltokia 2021etik dago obretan, eta urtebete baino gehiagoko atzerapenarekin amaitu da birmoldaketa. Irisgarritasun arazoak ezabatzeko instalatutako igogailuak, ordea, ez dira oraindik martxan jarri, azken izapide eta baimenen zain daudelako.
Oraingoz, Altzako udalerriko armarria ez da berritu, duela bi urte Altzako Historia Mintegiak (AHM) eskatu zuen moduan.