Jendetzak parte hartu du gaur Mikel Zabalzaren aldeko ekitaldian, Intxaurrondoko Guardia Zibilaren kuartelaren aurrean. Alderdi Popularrak ez du omenaldian parte hartu nahi izan.
Beasaingo jokalariak beste hiru urterako berritu du txuri-urdinekin zuen akordioa.
Txomiñeneko Euskaltzaleen Elkartea sortu zuten maiatzean, auzoko zenbait bizilagunek. Orain arte, bi jarduera egin dituzte soilik, baina Josune Mayor eta Maitane Fernandez kideen hitzetan, pausoz pauso egingo dute aurrera, euskararen normalizazioan.
1991z geroztik dabil lanean Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkartea, donostiarrak modu eroso batean euskaraz bizi daitezen. Elkartearen jardunaz beraz, euskarak Donostian duen egoeraz eta azken hilabeteotan euskarak sufritu duen oldarraldiaz mintzatu dira, besteak beste, elkarteko Amets Ibero eta Maddi Juanikorena.