Donostiako etxebizitzaren arazoa jeltzaleek eta sozialistek «okertu» dutela dio Corominasek
PPko ordezkariak, Loiolako Erriberan.PP Donostiako Udaleko PPko bozeramaile Borja Corominasek salatu du hiriko etxebizitzaren egoera “kritikoa” dela. Horren “errudunak” EAJk eta PSE-EEk osatzen duten udal gobernua dela gaineratu du.
“Etxebizitza arazo larria dugu Donostian, eta jeltzaleek zein sozialistek ez dute arazo hori konpontzen jakin. Aitzitik, egoera okertzen lagundu dute modu aktiboan, erabaki traketsen, beharrezkoa ez den burokraziaren eta lege ideologikoen bidez”, esan du Corominasek.
Salaketa egiteko Loiolako Erriberan eztabaida sortu duen lursailaren ondora joan da. “Orube honek ezin hobeto adierazten du bi alderdi horiek akordioak lortzeko eta etxebizitza politika eraginkorrak abian jartzeko duten ezintasuna”, nabarmendu du. Horrez gain, Corominasek proiektu argi baten falta kritikatu du: “Alkate berriaren zigilua duen etxebizitza proiektu bakarra hemen eraiki nahi dituen 400 zuzkidura apartamentuak dira, edo PSEk proposatzen dituen 200 apartamentuak. Zer axola du suari egurra eta erakundeekiko mesfidantza gehitu ahal bazaizkio horrelako funtsezko gai batean”.
Adinekoentzako eta gazteentzako apartamentu horiek eskuratzeko irizpideak ere zalantzan jarri ditu. “Zuzkidura apartamentu horietan lehentasuna izango dute Donostian erroldatuta 3 urte baino ez dituzten pertsonek eta 0 euroko diru sarrerak dituztenek. Benetan hori al da eraiki nahi dugun hiria? Kanpoko pertsonentzako hiria, 0 euroko diru sarrerak dituena, hamarkadetako gastu sozialaren hartzaile garbiak”, salatu du.
Agerraldian, proposamenak ere aurkeztu ditu. Esaterako, etxebizitza publikoa eskuratzeko baremazioaz aldatzea: “Lehenik, gutxienez hamabost urteko errolda eskatzea azken 20 urteotan, edo lehen mailako zuzeneko aurrekoen 40 urteko erroldatzea. Bigarrenik, gutxieneko soldataren bi heren adinako gutxieneko diru sarrerak ezartzea. Eta hirugarrenik, justifikatutako salbuespenak sartzea”.

