(Argazkia: Nerea Lizarralde)
Errondo pasealekuan zehar oinez pasatzean arreta eman digu behin baino gehiagotan. Amara Berriko plaza arrunt bat da, baina belarra hazten denean, espazio ederrak sortzen dira. Pasealekutik gertuen dagoen txokoan –irudian– belarra oinezkoentzako zementuzko bidearen zulotxoetatik ateratzen da, eta alfonbra berde natural baten itxura hartzen du, eta parkeari ukitu bukoliko eta artistikoa ematen dio. Ez dakigu bizilagunei eragozpenik eragiten dien, baina atsedenerako berdegune berezia iruditu zaigu.