Monty Pythonak Añorgan?
Añorgako porlanaren museoko horma erromatarren aurkako pintadez beterik agertu da, auzotarren sorpresarako. Martin Kittok Twitter bidez eman du ekintzaren berri, Monty Pythonen Brianen bizitza filmeko eszena ezaguna gogora ekarriz.
#DAFLIPAT Brian Añorgan ibili da? pic.twitter.com/Veo71Fbom6
— Martin Kitto (@martin_kitto) February 21, 2019
Badirudi ekintzaile anonimo batek paretan akats ortografikoz beteriko “Romanes eunt domus” (Joan etxera, erromatarrak) esaldia hamarnaka aldiz idatzi zuela, hori idazteko modu zuzena “Romani ite domum” dela jakin gabe. Gainera, erromatarren aurkako pintaden artean, “Antigotarren eunt domus” esaldia ere idatzi zuen.
Jarraian, Brianen bizitza filmeko eszena: