Zurito izeneko garagardoa sortu dute
Zurito garagadoa sortu dute Donostian: “Taberna eta etxeetako garagardo kontsumoa eraldatu nahi duen euskal produktua”. Artisau garagardoa da eta 18 zentilitroko botilatxoetan merkaturatuko dute.
Zaporeari dagokionez, arina baina izaera handiko produktua dela diote sortzaileek, eta zapore bera izango duela edonon kontsumituta ere.
Pertsona ezagunek parte hartuko dute merkaturatze kanpainan, Indar Unanue surflariak, Casa Julianeko Matias Gorrotxategik, eta Aitzol Atutxa aizkolariak, besteak beste.
Zuritoa Donostiako Parte Zaharrean asmatu zuten bere garaian, eta iaz hil zen bere sortzailea, Carlos Perez Garrido.