Sare sozialen inguruko hausnarketa etengabearen barruan, zenbait erabaki hartu ditu IRUTXULOKO HITZAk: Mastodonera eta Blueskyra saltoa ematea eta Whatsappeko kanala ixtea.
Donostiako Udala urrun ikusten dute herritarrek. Udalak partaidetza prozesuak eta egitasmoak sustatzen ditu, baina donostiar gutxi erakartzen dituzte.
Realak Europako atea ixteko asmorik ez duela erakutsi du Ajaxi irabazita, Anoetan (2-0).
Txomiñeneko Euskaltzaleen Elkartea sortu zuten maiatzean, auzoko zenbait bizilagunek. Orain arte, bi jarduera egin dituzte soilik, baina Josune Mayor eta Maitane Fernandez kideen hitzetan, pausoz pauso egingo dute aurrera, euskararen normalizazioan.
1991z geroztik dabil lanean Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkartea, donostiarrak modu eroso batean euskaraz bizi daitezen. Elkartearen jardunaz beraz, euskarak Donostian duen egoeraz eta azken hilabeteotan euskarak sufritu duen oldarraldiaz mintzatu dira, besteak beste, elkarteko Amets Ibero eta Maddi Juanikorena.