'Do you remember Franco?'

Memoriaren basoak erakusketari lotutako jardueren barruan, Clemente Bernad argazkilariak begirada dokumental kritikoa egingo die frankismoaren hiru momentu garrantzitsuenei: Erorien Harana, Madrilgo Garaipenaren Arkua eta Iruñeko Erorien Monumentua. Artistak zalantzan jarriko du horiek espazio publikoa eta hiri ingurunea okupatzea, eta irudi konplexu eta sendoen bidez monumentu frankista horiek eguneroko bizitzan duten presentziak eragin duen anakronismoa eta indarkeria politikoa agerian utziko du.
Liburutegian Bernaden argitalpen hauek kontsulta daitezke: Do you remember Franco? (2021), Camarón, 3 de julio de 1992 (2021), Hemendik hurbil= cerca de aquí (2023).
Hitzaldia gazteleraz egingo dute. Sarrera librea, lekuak bete arte. Streaming bidez ikusteko aukera dago, museoko webgunearen bidez.