'43º13’44’’N'

Memoriaren basoak erakusketari lotutako jardueren artean, Olatz Gorrotxategiren 43º13’44’’N performancea. Pieza beste leku baterako bidean aurkitutako istorioa da, non irudimenaren mekanismoek memoriak utzitako hutsuneak betetzea lortzen duten. Egiteko astirik eman ez zigun argazkiak dira, hartzeko astirik eman ez zigun itsasontziak edo gorputzetik atera ezin izan genituen balak dira. Bitakora koadernoa. Performance eta dokumentu-antzerkia. Biografia politikoa.
Emanaldia euskaraz egingo du. Sarrera librea, lekuak bete arte.