Dantza garaikidea eta sormena Kontadoresen
Martxoaren 22an, 19:00etan, Kontadores Gazte Zentroak dantza garaikidearen erakusketa bat hartuko du, Donostiako Musika eta Dantza Eskolako ikasleen eskutik. Ikasleek beren sorkuntzak aurkeztuko dituzte, hilabeteetako lana eta arte esperimentazioa oinarri.