Donostiatruk azoka

Donostiatruk bigarren eskuko azoka egingo dute Easo Plazan, 10:00etatik 14:00etara. Egiako Km0 jatetxe begano begetarianoan bi lagunentzako bazkaria edo afaria zozkatuko da erosketaren bat egingo dutenen artean. Azokan 40 postutik gora jartzen dira eta bertan, adibidez, arropa, jostailuak edo liburuak topatuko dituzu. Gainera, Easo abesbatzaren Cum Jubilo Abesbatzak, Sergio Pedrouso Zuzendariarekin, 11:00etan emanaldia eskainiko du.