'Emakume fusilatuak. Memoria absentea'

Memoriaren basoak erakusketari lotuta antolatutako jardueren artean, Emakume fusilatuak. Oroimen absentea dokumentala proiektatuko dute, eta ondoren, Mikel Aizpururekin solasaldian ariko dira. Ia ordubete irauten duen ikus-entzunekoak Juana Mir kazetari fusilatuaren historia du ardatz, eta 1936ko gerrak torturatutako eta fusilatutako beste emakume askoren istorioak dakartza gogora. Aizpuru ikerlaria eta Historia garaikidean doktora da.
Proiekzioa elebitan da eta solasaldia euskaraz egingo dute. Sarrera librea da, lekuak bete arte