Esperantoaren hastapenei buruzko hitzaldia

Gipuzkoako CNTk esperantoaren hastapenei buruzko hitzaldi bat antolatu du larunbatean bere egoitzan, Amara Berriko Olaeta plazan, 17:00etan. Casilda Hernaez ateneoa sortu dute egoitzan, eta askotariko kultur jarduerak antolatzen ari dira bertan.