Gabonetako azoka Bidebietan
Gabonetako azoka. Sara Ibarguren Bideak auzo elkarteak antolatuta, hiru kontzertu eta azoka berezi bat edukiko dituzte Gabonen bueltan Bidebietan.
Gabonetako Azoka hilaren 14an izango da, auzoko frontoian, 10:00etatik 14:00etara. Arropa, artisautza, jostailuak, zaharkinak eta zero kilometroko produktuak egongo dira eskuragarri, besteak beste.


