Izaki Gardenak
2012ko 5 kantuz osatutako EP gustagarri haren ostean, 2013ko udazkenean argitaratu zuen Izaki Gardenak taldeak, bere lehendabiziko lan luzea. Aurrekoan bezala, pop estiloa, country-blues munduarekin batera ederki uztartuta, kantu alaiak, itxaropentsuak, borobilak… josi zituen taldeak.
Aro berrian jaiotako taldea izanik, bere adineko publikoaren antsiak eta ametsak jasotzen ditu abestietan, modu eragingor batean, jende gaztearen korapiloak errazago askatzeko, etorkizunari gogoz begira diezaion.