Janen ibilaldia

Jane Jacobs hirigile eta aktibistaren jaiotegunaren bueltan, Janen ibilaldia antolatu dute aurten ere Donostian. Martutene auzoa ezagutuko dute oraingoan parte hartzaileek, 10:00etan Renfeko geltokitik abiatuta. Goiz osoan zehar, auzoan barrena ibiliko dira, Martutene bere osotasunean ezagutzeko.