Kutixik jaialdia
Bi eguneko jaialdia antolatu du Balio Dute kolektiboak. Ostiralean (hilak 3), Chuleria, joder!, Kotoi eta Sei sega taldeak ariko dira Letaman gaztetxean, 22:00etan. Larunbatean (hilak 4), Haira, Ginger, Pelax, Nakar eta TOC taldeek joko dute Intxaurrondo Kultur Etxean, 19:00etan. Ondoren, Telmo Trenor eta LaMia Mari DJ-ak ariko dira Le Bukowskin.