
Euskal zinema loraldi betean dagoela diote jaialdi eta sariek. Baina alfonbra gorriko fokuak itzaltzean, galdera deseroso bat geratzen da airean: zer da, funtsean, euskal zinema? Hizkuntza, geografia ala esentzia? Diru laguntzen hazkundearen eta streaming plataformen aparraren azpian, errealitate gordinago bat ezkutatzen da, ordea: aretoetako horma linguistikoa, lan baldintzen prekaritatea eta kanpoko ekoiztetxeekiko norgehiagoka.

Aitzindaria izan zen Ilazki, ateak zabaltzen hiriko lehen euskaltegia izan baitzen. Gau eskoletan zebiltzanak batuta, iluntasunetik argira eraman zuten euskara, modu egituratu eta formalean irakatsiz. Hori baino gehiago izan zen hastapenetan, eskoletatik kanpo ere zabalduz hizkuntza; baina urteek aurrera egin ahala, egokitzen jakin du ikasle berrien beharretara.

Erromatarren zenbakiak alboratuta, Berritsu euskara elkarteak 11. AB Krossa egingo du bihar, Amara Berrin. Hamarkada gaindituta, izaera eta proposamen propioari eutsita jarraituko dute aurrera. Aurten ere, Irutxuloko Hitzak babestuko du euskararen aldeko festa.

Ekainaren 3an hasiko dira, ofizialki, Larratxoko jaiak. Hala ere, asteburu honetan bertan hasiko dira motorrak berotzen. Musika izango da aurtengo egitarauko apusturik handiena, eta urduritasuna ere nabari da, dagoeneko, auzoko kaleetan barrena.

Amara Berrin bada kale txiki bat, Podabines izena duena. Egunero handik pasatzen diren herritarrek, segur aski, ez dute jakingo, baina, garai batean, Donostian garrantzi handia eduki zuen lanbide bat izan zen podabinena.

Maritxu Barriolak euskararen aldeko borrokari eman zion bere bizi osoa. Donostian zuen zapata denda euskarazko liburuak legez kanpo argitaratu eta banatzeko sare klandestino baten egoitza izan zen frankismoan; andre euskaltzalez osatutako sare batena.

Auzoko Kafea egitasmoa sortu dute Intxaurrondon, auzoko eragile zein bizilagunek elkarren berri izan dezaten eta saretu daitezen. Bi saio egin dituzte dagoeneko, askotariko gaiei buruz hausnartuz. Gero eta jende gehiago erakarri nahi dute, gero eta jende gehiago saretu dadin auzoan.

Hemen dira aurtengo auzoetako lehenak. Bidebietan dena prest dute beraien jaiez gozatzeko. Astelehenean, hilak 4, hasiko dira, mantso, eta ostegunean abiada hartuko dute, Txanpontxo heldu, eta asteburu luzea ekarriko baitu berarekin.

Eusko Jaurlaritzak ia 300 zuzkidura bizitoki eraiki nahi ditu Loiolako Erriberan, zerbitzuetarako aurreikusita zeuden bi lursailetan. Auzo elkartea horren inguruko parte hartze prozesu bat eskatzen ari da, eta manifestaziora deitu dute gaurko.

Gordegia Egiako artxibategi grafikoak hainbat urte daramatza auzoari buruzko irudiak biltzen eta behar bezala dokumentatzen, auzotarrek euren kaleetako historia eskuragarri izan dezaten. Eskuragarri ez ezik, auzoan ikusgai ere jartzen ari dira historia hori.

Euskadi Surfari GKEa 2023an jaio zen, ideia argi batekin: surfa gizarteratzeko tresna gisa erabiltzea. Proiektuaren atzean, itsasoarekin eta aktibismo sozialarekin lotura handia duen familia bat dago. Egunotan, Bigarren Olatua egitasmoa garatzen ari dira.