Bertakoak defendatuz, Ulia bizirik!
Gipuzkoako Foru Aldundiak Ulia mendia segurtasun eremu izendatu zuen 2014an, eta horrekin batera ehiza debekatu zen bertan. Bost urte igaro ondoren, 2019ko irailaren 10ean, diputazioko aldizkari ofizialak jaso zuen, Ulian izan diren arazo judizial batzuen ondorioz, mendian ehiza berriz baimendu egin dela, eta ehiztariak ehizatzen ari direla berriro ere.
Espezie guztietako animaliok sufritu gabe bizi nahi dugu, eta ehizak nahi hau urratzen du. Ez da zilegi beste espezie batekoa izateagatik inor tiroka hiltzea.
Ulian bizi diren gizakiek ere ez dute ehiza babesten. Ulian lasai eta seguru egoteko eskubidea dutela aldarrikatzen dute. Herritarren interes orokorrak talde jakin baten gainetik egon beharko lukeela defendatzen dute udalaren erabakiaren aurrean.
Arrazoi hauengatik, animalion eta lurraren defentsan, Bertakoak Defendatuz Ulia Bizirik kanpaina abian jarri du Askekintzak, ehiza bezalako zaletasun hiltzaile batek ezin duelako lekurik izan gizarte justu batean.