Eskerrik asko, AEK
Eskerrik asko AEK horrelako egun zoragarria posible egin diguzuelako.
Eskerrik asko, Euskal Herri guztia astindu duzuelako gure hizkuntzaren alde.
Eskerrik asko. Zoragarria izan da Donostian igaro dugun igandea.
Goizean hasi eta arratsaldera arte gazte eta heldu, haur eta txiki, heldu eta agure pozik, alai, gustura jarri gaituzuelako. Eskerrik asko.
Zoragarria izan da eguna. Milaka pertsona euskararen alde korrika eta txaloka, kale eta bazter guztiak alaituz jarri duzuelako.
Zoragarria izan da guztia. Asmatu duzue bete-betean bazter guztiak alaituz jarri dituzuelako. Aurrera segitzeko, arnas berriturik euskara geure hizkuntza bizirik eta etorkizunera begira ikusi nahi dugunoi sinestarazi diguzuelako bidea elkarrekin egin behar dugula.
Urte luzez, zeuen gorabehera guztiekin, jakin duzue herri honen bihotzean arakatzen, taupadak antzematen, aztertzen nondik nora dabilen herriaren arima.
Jakin duzue antolakuntza auzolanean, boluntario askoren artean eta giro onean gauzatzen. Zoragarria izan da.