Hamaika deiadar
Hamaika Gara egitasmoaren barruan, Gure Eskuk eta gizarteko alor desberdinetako beste 24 eragilek deituta, herritarron aldarriak bildu genituen pasa den asteburuan Euskal Herriko 50 bat herritan, mosaiko ederrak sortuz, Hemen erabaki, herritarrok erabaki leloari erantzunez. Donostian, Bulebarrean bildu ginen herritarrok geure eskaerak plazaratzeko.
Irutxuloko Hitzakoek ekimenaren inguruko nire balorazio, hausnarketa edo iritzia idazteko proposatu zidaten. Ordea, une honetan, nire iritzia agertzea baino egokiagoa iruditu zait herritarroi, donostiarroi, hitza ematea, eta hauen kezkak eta ardurak jasotzen zituzten mezuetako batzuk hona ekartzea:
Behetik gora elkarlanean erabaki / Elkartasuna munduko herriekin / Espetxeak hustu, gure erabakia / Euskaraz bizi nahi dudalako Hemen Herritarrok erabaki / Independentzia / Kultura eta gure hizkuntza maitatuz hazi eta hezi / Arrazakeriari su!! Denak berdinak gara / Armagintza gutxiago liburu gehiago, orain / Piztu Donostia / Alokairuko etxebizitza publikoak / Mugikortasun jasangarria / Mundu bat guztiok batera / Por un sistema sanitario público y de calidad / Eskubide sozial, politiko eta zibilen alde / Erreferenduma ez da delitua / Kalitatezko euskal eskola publikoa denontzako. Pentsio publiko duinak. Gure osasunarekin ez da jolasten. Herritarrok erabaki / Gizarte irekia eta euskalduna / No a la discriminación, no al racismo / Ongizatea herritar guztiontzat, lana eta etekinak denon artean banatuz / Black lives matter / Nuestra vida también importa / Euskal errepublika eraiki / Komunitate inklusiboa behar dugu. Inor ez uztea atzean / Neska gazteok Euskal Herria feminista / Ingurugiroa zaindu dezagun / Donostia, Gipuzkoan zabor gehien sortzen duen herria. Erraustegirik ez. Ez Zubietan, ez inon / Gure pentsioak guk erabaki / Feminismoa iraultza da. Herritarrok erabaki / Hemen askatasunean, Hazi, Hezi, Bizi, Erabaki / Kulturarik gabeko herriak etorkizun txikia / Diru publikoa lehentasunetara: ↑↑↑ Zaintza, osasuna, hezkuntza, babes soziala. ↓↓↓ Kontxako topoa, AHTa, Erraustegia, Makrokartzela, Supersur… / Emakumeen borroka denon ardura da / Erasorik ez / Etorkinentzat paperak. Inor ez da ilegala / Uliako mintegiak auzotarrentzat / Euskal Herrian euskaraz bizitzeko aukera izatea / Justiziarik gabe, bakerik ez. Independentzia / Zaldibar argitu / Murrizketarik ez, pentsioak erdigunera / Bizikleta gehiago, petrolio gutxiago / Euskaratik eta euskaraz, edo ez gara. Gure esku dago.