(Argazkia: Laida Zapre)
Paisaiak dantzan dauden momentu hori harrapatzea. Mugimendua izoztea eta, aldi berean, estatikoa dena mugimenduan jartzea. Aurrean dudanarekin jolasteak, beste era batean begiratzera narama, zurruntasun mentala apurtzera. Bide bakoitzaren amaieran zer topatuko dudan ez jakite horrek sentiarazten nau bizien.