Non dago diru publikoa? Lehenik Herria
Zalantza eta ziurgabetasun aro betean bizi gara. Pandemia honek egungosistemaren egiturazko gaitzak katalizatu ditu,beredekadentzia azkartu. Bainakapitalismo heteropatriarkar eta kolonialistak oraindik badirau, gutxi batzuen interes eta pribilegioak mantentzearren gehiengo zapalduon bizitzak suntsitzeko prest.
Sistema horri eustea da Goia, Urkullu eta enparauenhelburua. Horrela soilik uler litezke hartu dituzten neurriak, eta, bereziki, hartu ez dituztenak; berandu, gaizki etabakarrik hartu ere. Bakarrik erabakitzeak, ordea, neurri horien porrotaren arduradun bakar egiten ditu. Kontrakorik sinestarazi nahi diguten arren, errua ez baita herritarrona, administrazioarena eta Kapitalarena baizik.
Urrutitik datoz sistema publikoaren ezkutuko eta ageriko pribatizazio eta murrizketak. Diru publikoa bizitzak bermatzeko ezinbesteko diren eremuetan inbertitu beharrean kapitalaren interesera moldaturiko inolako errentagarritasun sozialik gabeko proiektuetan inbertitzen dute. Hori ezkutatzeko datu zaparradarekin esnatzen gaituzte egunero. Bitartean Metro eta uharteko obra zentzugabeetan diru publikoa xahutzen dute; etxebizitza negozio errentagarri ez denean herritarrak kaleratzen dituzte, Infernun kasu, bereizketa arrazistak eginez gainera; Gazteentzako Udal Aterpea pribatizatzen dute herritar zaurgarrienen oinarrizko beharrak merkatuaren interesetara azpiratuz.
Birusarekin bizi behar dugula diote, baina guztiok ez gaude birusarekin bizitzeko baldintza berdinetan. Birusarekin amaitu egin behar dugu, betiere herritarron behar sozio-afektibo eta ekonomikoak kontuan hartuz. Gainontzean, sortzen den haserreakfaxistei euren proiektu suntsitzailea elikatzeko bide eman diezaieke. Kasu horretan gu aurrez aurre izango gaituzte,ez baitute lekurik ez gure kaleetan eta are gutxiago gure bizitzetan. Konfinatudaitezela behin betiko eta konfinatu dezatela haien ideologia baztertzaile eta supremazista!
Bestalde, oso harro gaude herri honetan osasun krisiari emaniko erantzun kolektiboaz: lan komunitarioa, Zaintza Sareak, Harrera Sarea, langileen (lan erreproduktibo/produktibo)borroka eta ekarpena… Ezker Abertzaletik gure onena ematen saiatu gara eta onena ematen jarraituko dugu.
Guk badugu proiektu politiko bat: Euskal Errepublika, burujabea, feminista, sozialista eta euskalduna. Baina ez da proiektu osatua. Argi baitugu osoak izateko ahots asko falta direla. Egoera honetatik ateratzeko Euskal Herrian lan egin edo/eta bizi diren herrisektore zapaldu guztiekin osatu beharko duguguztiok barneratzen gaituen proiektua.
Elkartasunerako eta elkar zaintzarako deiarekin amaitu nahi dugu. Elkartasuna antolatu, norbera eta ingurukoak zaindu, burujabetzak berreskuratu, konpromisoa indartu eta kaleak har ditzagun! Gatazka argia baita: Herria vs Elitea, Bizitzak vs Kapitala. Guk argi dugu, lehenik Herria, lehentasunez bizitzak.