(Argazkia: Batix Ezeiza)
Malenkoniatsuegi jartzeko arriskuan, argazkilaritza analogikoa goraipatuko dut. Ez lanerako agian, ezta presazko kontuetarako ere, baina plazera da noizbehinka denboran atzera egitea. Argazki bakoitza tentuz sortzea, gehienezko argazki kopuru baten muga, banaka positibatu eta tonuak aukeratzea, argazkiak eskuekin ukitzea. Terapia lasaigarria da, gaur egun.