Trainerua Illunben
I
Bi mila hemeretziko
Martxoa aldera
Bertsoaren traineru
Donostiar batera
Ekaitzaren enbatei
Aurre egitera
Iyo ziren hamaika
Lagun lehiatzera
II
Kontxatik Ilunbera
zenbat ziaboga!
Indartsu hasi ziren
Boga! eta boga!
Bertso zaleoi eskainiz
behar genun droga
askorentzat gogorra
izandu zen froga
III
Festan hezi da Pello
bertsoak kantatzen
Gero Bertso eskolan
teknika hobetzen
Nerbiyoak oholtzan
zailak dira kentzen.
Txapelketa parrandan
akaso hobe zen?
IV
Aurreskuko uretan
ez da ibiltzen oker
bertan kantatua da
hiru mila bider
parranda ta bertsotan
ez da bate alper
Zizurkilgo saioak
ito digu Piker
V
Eskolako garaian
bertsotan topera
Lasarteko eskolan
hezi zaigu bera.
Hernanira jotzen du
ondo kantatzera,
Baina Asier maitea
Donostiarra zera!
VI
Zu ere Donostitik
mugitua zara
Hernanira hurbildu
zinan bertsotara
baina Beñat Mujika
zertan ari zara?
Heldu arrauna eta
etorri festara
VII
Ikasten zein korrika,
norbait alaitzeko,
Beti prest du errima
bertsoa osatzeko
Peruren txapelketa
izan da konpleto
lau urteren buruan
egiteko hobeto
VIII
Egian abiatu
helburua kaia
jator ta alai dator
Izarne Zelaia
Atxabaltan jarria
jokoan doaia
etzazu etsi eta
Berriz ere saia
IX
Komunikatzen dena
bizitzan bertsotan,
Beste maila batean
zale da honetan.
Bigarren txapelketa
polita benetan.
Habana hurrengoan
semifinaletan
X
Aieteko auzotik
jeitsi da korrika
bertatik entzun ohi du
bertsoen musika
batelean sartuta
hasi da oihuka
final laurdenen beldur
zen Manex Mujika
XI
Txapelketa haundiya
egin dezu Unai
ta zu eliminatzea
nola nik ez nun nahi
Kanta dezadan goxo,
barrutik baina alai
«Hurrengo txapelketan
finalen eon hai!»
XII
Orioko balea
erraz garaitua
Ordiziko azokan
berea postua
Andoain ta Oiartzun
earra kontua
Azpik goia jotzea
ia du lortua
XIII
Oso potente dator
Beñat finalera.
Ez al zaizu iruditzen
Irati gainera,
zezen bihurtu zena
Illunben ostera
oraingoan toreroz
datorrela bera?
XIV
Torero izatea
ez dugu inork nahi
hobe du arraunean
besteekin jarrai
Illunbeko marean
ibiliaz ernai
goza dezala berak
eta guk ere bai.