Utzi arnasa hartzen oraindik Parte Zaharrean bizi garenoi!
Udalak ezin du hiriko presio turistikoaz eta eragin kezkagarriez hitz egiten duen dokumentu bat onartu duela hamar egun, gero gure kaleetan merkataritza gune bat antzezteko. Horri hipokrisia deitzen zaio.
Atzo, apirilak 2, igandea, antolatu zen maratoi erdia. Bulebarrean hasi eta amaitu. Non bestela! Parte Zaharrera bidaltzen dituzten zerrenda luzeari gehitu beharreko beste ikuskizun bat. Trafikoa itxita Bulebarrean, 6:30etik 14:00etara. Abuztuaren 31n eta Kale Nagusian (oinezkoentzako kaleak) ibili behar izan ziren ibilgailuak eta korrikalariak, baita senideak eta ikusleak. Auzoko kaleak kokoteraino, leporaino! Zaharrak berri!
Eta apirilaren 1etik 10era auzoa turismoarentzat apaintzera, “merkataritza-gune ireki baten sentsazioa sortuz”, zinegotziaren arabera: kaleko jarduerak, produktuak bide publikora aterako dituzten dendak, lore-dekorazioa. Hori guztia (% 80a) Europako funtsekin finantzatuta. Gainera, Artisautza Azoka Alderdi Ederren 16ra arte.
Parke tematiko gastronomiko izateaz gain, orain merkataritza-gune izatea tokatzen zaigu. Okupazioa terrazekin, okupazioa erakustokiekin, okupazioa talde gidatuekin eta gidatu gabekoekin… Auzoaren etengabeko okupazioa aisialdiko jarduerak eta besteren ekitaldiak garatzeko edo espazio publikoaren pribatizazio eta merkantilizazio prozesu amaiezina etenik gabeko bizi ezin bat da.
Udalak ezin du hiriko presio turistikoaz eta eragin kezkagarriez hitz egiten duen dokumentu bat onartu duela hamar egun, gero gure kaleetan merkataritza gune bat antzezteko. Horri hipokrisia deitzen zaio.
Ez gara ez Garbera ez Urbil, Parte Zaharra ez da merkataritza gunea. Harri-kartoizko dekoratua ere ez da; jendea bizi den auzo batean bizi gara. Utzi arnasa hartzen!