Zaindu maite duzun hori #2
Tristea iruditu zaigu Loreak Mendian markak Erdialdean duen dendaren erakusleihoa ingeles hutsean egotea. Halako gauzengatik, kaleko hizkuntza paisaia gero eta arrotzagoa bilakatzen ari da Donostian bizi garenontzat. Hiria turistentzako mezuez josita dago: gaztelaniaz, ingelesez, frantsesez… Horrek kosmopolitago edo modernoago egingo bagintu bezala.