Zaindu maite duzun hori #4
Koronabirusaren egoerak ere euskararen presentzian eragin du gure eguneroko bizimoduan. Esaterako, gure bizilagunen leihoetan ‘Quédate en casa’, edota saltoki handien oharretan ‘Atendemos con prioridad a…’ gaztelerazko testuak azaldu dira non nahi. Denok barneratu dugu, edo barnerarazi digute, gauza garrantzitsuak gazteleraz kontatu behar direla. Baina badira zenbait kasutan zoriontzekoa dela euskara zenbait erakusleihoetan presentzia eta garrantzia ematea. Hala nola, Egiako Karmengo Ama kalean dagoen Mendiaraz farmazian, adibidez.