Zurriola Ikastola baso eskola proiektua Haur Hezkuntzan txertatzeko lanean ari da. Leire Agirre Haur Hezkuntzako etapa buruak azaldu duenez, helburua da orain arte egindako lana sistematizatzea eta pedagogian egiturazko zerbait izatea.
Egiako Ametzagaña kalean dago Apal; denda eta estudioa. Atea zabalik dute sartu nahi duen bezero ororentzat. Etxebizitzen barne diseinuak lantzen dituzte, estilo propio zein bereizgarriarekin, eta egin beharreko erreformak koordinatzeaz arduratzen dira.
Hiru hilabeteko etenaldiaren ostean, Euskal Kostaldeko Geoparkeak bere urte osoko programa martxan jarri du berriro, naturaz eta bertako paisaiaz gozatzeko hamazazpi bisita gidaturekin.
Zurriola Surf Eskolak adin eta maila askotako pertsonentzat ikastaroak eskainiko ditu berriro ekainaren 22tik aurrera. Surfaz gain, kirol horri lotutako balioak irakastea dute helburu.
Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak, Eusko Jaurlaritzarekin batera, 'Betikoa. Gertukoa. Eskatu euskaraz, eskaini euskaraz' kanpaina jarri du abian. Helburua da euskararen erabilera sustatzea hiriko saltokietan.
Saretuzek kontsumo eraldatzailea bultzatzen du Donostian, eta aurtengo gabonetarako, ehun euroko hogei bono zoketatuko dituzte, hainbat dendatan kontsumitzeko.