2021 Maiatzeko Programazioa
Kresala Zineklubak 2021eko Maiatzerako prestatu duen egitaraua.
Maiatzaren 4an, Wong Kar-Wai zuzendariaren film bat ikusiko dugu. Fallen Angels aukeratu dugu hilabete honetako programazioa irekitzeko. Maitasun istorio bat, erretiratu nahi duen soldatapeko hiltzaile bat, maiteminduta dagoen emagaldu bat,… Saioa galduko duzu?
FALLEN ANGELS
Duo luo tian shi (1995) 99 min. Hong Kong.
Zuzendaritza: Wong Kar-Wai
Gidoia: Wong Kar-Wai
Argazkilaritza: Christopher Doyle
Musika: Frankie Chan, Roel A. García
Aktoreak: Leon Lai, Michelle Reis, Takeshi Kaneshiro, Charlie Yeung, Karen Mok, Chan Fai-Hung, Chan Man-Lei, Toru Saito, Benz Kong.
Drama/Romance/Thriller.
Sinopsia
Leon Lai soldatapeko hiltzailea bere lanaz nekatuta dago eta utzi egin nahi du. Michelle Reis prostitutak, Leoni enkarguak bilatzeaz gain, lan zikina egiten dio. Nahiz eta inoiz aurrez aurre ez diren ezagutu, Michelle Laiekin maiteminduta bizi da. Laik Karen Mok ezagutuko du, eta erlazio bat hasiko dute. Karenek Michelle eta Leonen artean bilera bat prestatuko du non Leonek bere erretiroa hartzeko asmoa kontatuko dion. Reisek, baztertuta sentituz, azken lan bat eskainiko dio Leon Lairi.
D´A Film Festival-etik zuzenean Kaze no denwa etorriko da maiatzaren 11an. Protagonista 2011ko tsunamiaren ostean, erantzun bila joango da Fukushimara.
EL TELÉFONO DEL VIENTO
Kaze no denwa (2020) 139 min. Japonia/Japón.
Zuzendaritza: Nobuhiro Suwa
Gidoia: Nobuhiro Suwa, Kyôko Inukai
Argazkilaritza: Takahiro Haibara
Musika: Hiroko Sebu
Aktoreak: Shoko Ikezu, Serena Motola, Toshiyuki Nishida, Hidetoshi Nishijima
Drama.
Sinopsia
2011an Japonia suntsitu zuen tsunamiaren ondoriak road movie honen oinarri gisa erabili dira. Erantzunen bila dabilen nerabe baten historia kontatzen du. Dolu kolektiboari buruzko film katartikoa.
Maiatzak 12an Bagera Zineforumeko saio berri bat edukiko dugu. Lugaritz Kultur Etxean, euskal laburmetrai batzuk ikusteko aukera izango dugu. Hauen artean, HEMEN GAUR BERRIZ, HAIZEAREN EGIA, NIGANDIK, DEIA eta BIGARREN SEXUA(Z).
Maiatzak 18an, berriz, lehen lan bat proiektatuko dugu Truebako pantailan. Azra Deniz Okyay zuzendari turkiarrak, Ghots filma ekarriko digu. Lau pertsonai eta lau istorio, droga negozio baten erdian aurkituko dira.
GHOSTS
Hayaletler (2020) 90 min. Turquia/Francia/Catar.
Zuzendaritza: Azra Deniz Okyay
Gidoia: Azra Deniz Okyay
Argazkilaritza: Baris Ozbiçer
Musika: Ekin Fil
Aktoreak: Dilayda Günes, Beril Kayar, Nalan Kuruçin, Emrah Ozdemir
Drama.
Sinopsia
Istanbulen, herrialde osoko tentsio-igoeraren atarian, lau pertsonaia gurutzatuko dira, “Turkia berriarentzat” gentrifikazio prozesuan dagoen auzo batean: semea espetxean duen ama bat, dantzari gazte bat, artista feminista bat eta bitartekari maltzur bat. Bere istorioak, droga negozio batean elkartuko dira, gaur egungo Turkiaren kontakizun beldurgarria eskainiz.
Azkenik, maiatzaren 25ean Corneliu Porumboluren La Gomera ikusiko dugu. Mafia, polizia eta silbo gomeroa dira film honetako elementuetako batzuk. Silbo gomeroa? Hurbildu saiora eta deskubritu nola jokatzen duen bere papera filmean.
LA GOMERA
The Whistlers (2019) 97 min. Rumania/Francia/Alemania/Suecia.
Zuzendaritza: Corneliu Poromboiu
Gidoia: Corneliu Poromboiu
Argazkilaritza: Tudor Mircea
Aktoreak: Vlad Ivanov, Catrinel Marlon, Rodica Lazar, Antonuo Buil, Agustí Villaronga, Sabin Tambrea
Thriller-Drama.
Sinopsia
Cristi, polizia da eta aldi berean, mafiako txibatoa. Errumaniatik La Gomera uhartera doa bertako silboa ikastera. Errumanian poliziaren zaintzapean dago, eta Kanarietako komunikazio modu zaharra erabiliz, mafiarekin harremanetan jarri nahi du. Zsolt kartzelatik atera nahi du, berak dakielako non dauden 30 milioi euroak.
Saio bakoitzaren ordutegiak astez aste iragarriko ditugu. Informazio gehiago, gure sare sozialetan eta webgunean. Zuen zain izango gara!