2021 Otsaileko programazioa
Kresala zineklubak 2021 Otsailean izango dituen saioen aurrerapena
Badoa 2021-a aurrera piskanaka piskanka eta Otsailean 4 saio izango ditugu 3 Trueba aretoan eta 1 Lugaritz Kulturetxean.
Otsailarekin asteko hilaren 2-an BUIO filme italiarra izango dugu, pandemia osteko mundu batean kokatzen dena. 3 ahizpa ezagutuko ditugu beraien etxetik irten ezin direnak kanpoan dauden arriskuak ekiditeko. Filme hau estreinekoz ikusiko da Euskal Herrian, ez bait du banatzailerik. Tarragonako REC jaialdiarekin elkarlanean antolatutako saioa izango da hau.
Buio (2019) 96 min. Italia.
Zuzendaritza: Emanuela Rossi
Gidoia: Claudio Corbucci, Emanuela Rossi
Argazkilaritza: Marco Graziaplena
Aktoreak: Valerio Binasco, Denise Tantucci, Gaia Bocci.
Drama. Intriga
Sinopsia
Stella gaztea bere aita eta bi ahizpekin bizi da lehioak torlojuz itxita dituen etxe aldendu batean. Urte batzuk lehenago egon zen eztanda baten ondorioz, aita da etxetik atera daitekeen bakarra. Baina bere istorioak gezur handi bat ezkutatu dezake…
Hurrengo asteko zita Lugaritz Kulturetxean izango dugu Otsailaren 10-ean oraingo Honetan Yolanda Mazkiaran Altsasuarraren ANDEREA lana dakarkigu Bagera zineforum-era zuzendaria bertan iznago dugu gurekin filema aurkeztu eta solasaldian parte hartzeko. Filmak Mari euskal mmitologiako jainkosaren inguruko mitoak aztertzen ditu.
Anderea (2020) 77 min. Euskal Herria.
Zuzendaritza: Yolanda Mazkiaran
Gidoia: Yolanda Mazkiaran
Argazkilaritza: Yolanda Mazkiaran
Partehartzaileak: Toti Martinez de Lezea, Ixabel Millet, Josu Naberan, Felix Gerenabarrena, Enrike Zelaia, Guillermo Piquero, Patricia Areque, Julia Itoiz, Jose Ramón Zubimendi, Juan Inazio Hartsuaga, Peio Zabala, Claude Labat.
Dokumentala
Sinopsia
Dokumental errealista eta onirikoa da. Euskal mitologiaren numen garrantzitsuenean oinarritua, Mari edo Anbotoko Dama, antzinako gizaki misteriotsua, paleolitikotik gaur egun arte, Euskal Herriko memoria kolektiboan biziraun duena. Mari, euskal mundu primitiboaren metafora nagusienetarikoa da, zorionez ez du bizirauten bakarrik, baizik eta, gaur egungo gizartearen arazoak gainditzeko oso lagungarria izan daiteke.
Hilabeteak aurrera egin ahala Treuba zinemetara bueltatu eta 2021-eko atzera begirakoarekin jarraituko dugu Wong Kar Wai-ri eskaini dioguna. Hilabete honetan zuzendariaren lehen filma ikusi ahal izango dugu AS TEARS GO BY. ziklo honen bitartez pixanaka pixkanaka zinemagile hau hobeto ezagutzen hari gara.
Wong gok ka moon (1988) 105 min. Hong Kong.
Zuzendaritza: Wong Kar-Wai
Gidoia: Wong Kar-Wai
Argazkilaritza: Andrew Lau
Musika: Danny Chung, Teddy Robin Kwan
Aktoreak: Andy Lau, Maggie Cheung, Alex Man, Jacky Cheung, Ronald Wong, Wong Ang, William Chang, Lam Kau, Huang Pa-Ching, Chang Tseng, Kan Tat-Wah.
Drama.
Sipnosia
Bi anai mafia txinatarraren munduan sartzen dira. Bata, gazteena, istiluak ekidin ezinik da, bere izaera oldarkorra dela eta. Bestalde, anaia zaharrenak, maiteminduta, ingurugiro beltz horretatik irten nahi du. Baina lehenago bere anaia gazteari lagundu beharko dio.
Otsaila amaitzeko hilaren 23an Rec jaialditik datorren beste film bat ikusi ahalko dugu FIGHT GIRL, nerabe batek kickboxkinari esker aurrera nola egiten duen kontatzne digun Herbereetako filma. Hau ere Trueba Zienemetan.
Vechtmeisje (2018) 84 min. Países Bajos/Herbehereak.
Zuzendaritza: Johan Timmers
Gidoia: Barbara Jurgens
Musika: Stijn Cole
Argazkilaritza: Jeroen de Bruin
Aktoreak: Aiko Beemsterboer, Manuelle Grives, Hilde De Baerdemaeker, Robert Nederlof, Bas Keizer, Ali Ben Horsting, Rein Hofman, Bob Schwarze, Dioni Jurado-Gómez, Noa Farinum, Dana Goldberg, Dyon Wilkens, Mighty Mika, Adnane Atallah, Luna Becking, Nick Vorsselman.
Akzioa. Drama.
Sinopsia
Bo, hamabi urteko neska bat, talentudun baina jenio handiko kickboxing borrokalari bat da. Gainera, bere gurasoen dibortzioa dela eta, hauen haserrealdi etengabeekin distraituta dabil. Bok bere emozioak kontrolatzen ikasi behar du, eta, aldi berean, dena kontrolpean eduki ezin duela onartu.
Gogoratu saio guztietarako sarrerak online erosi daitezkeela edo hilabeteko lehennengo astelehenean arratsaldeko 5tetatik 8ratara Zinema Korner-en