2021 Urtarrileko programazioa
Kreslaa zineklubak 2021-eko urtarrilerako prestatutako programazioa.
2020 atzean utzi eta urte berriari hasiera menago diogu hilabete honetarako prestatutako programazioarekin, Gabonak eta San Sebastianak medio 2 saio bakarrik izango ditugu Trueba aretoan hilak 12 eta 26an.
Urtea asteko Swallow film Estatubatuarra izango dugu, buru gaixotasunak eta pertsona bezala ahalduntzea gaitzat dituen drama psikologikoa. Carlo Mirabella-Davis zuzendariak eta Kate Arizmendi argazki zuzendariek bisualki estimulantea den proposamena konpartitu nahi dugu zuekin. Nazioartean 40 sari baino gehiago jaso ditu zinemaldi ezberdinetan, azpimarratzekoa Tribecan Haley Bennett-ek jaso zuen aktore onenaren saria.
Swallow (2019) 94 min. AEB.
Zuzendaritza: Carlo Mirabella-Davis
Gidoia: Carlo Mirabella-Davis
Musika: Nathan Halpern
Argazkilaritza: Katelin Arizmendi
Aktoreak: Haley Bennett, Austin Stowell, Denis O’Hare, Elizabeth Marvel, David Rasche, Lauren Vélez, Zabryna Guevara, Laith Nakli, Babak Tafti, Nicole Kang, Olivia Perez, Kristi Kirk, Alyssa Bresnahan, Laura Dias, Elise Santora, Myra Lucretia Taylor.
Thriller. Drama
Sinopsisa
Hunter haurdun dagoela jakin berri duen etxekoandre bat da. Hala ere, ezagutzen ez duen arrazoiren batengatik, bere osasunerako arriskutsuak diren objektuak kontsumitzera tentatua sentitzen da, bere senarraren eta bere familiaren begien aurrean oharkabean pasatzen ez den obsesio bat. Laster konturatuko da zerk bultzatzen duen bere burua zauritzera.
Hilabeteko azken proposamena 2021-erako prestatu dugun Wong Kar-wai-ren atzera begirakoa izango da. Abenduaren 30-ean In the mood for love berrestreinatuko da eta bere filmografia osoa bermasterizatu dutenez ekainera bitartean hilero ale bat ekarriko dugu gure saioetara. Lehenengoa 2046 izango da, kronologikoki berria den arren in the mood for love-en 2. Zatia delako.
2046 (2004) 120 min. Hong Kong.
Zuzendaritza: Wong Kar-Wai
Gidoia: Wong Kar-Wai
Argazkilaritza: Christopher Doyle, Lai Yiu-Fai, Kwan Pun-Leung
Música: Peer Raben, Shigeru Umebayashi
Aktoreak: Tony Leung Chiu-Wai, Zhang Ziyi, Faye Wong, Gong Li, Takuya Kimura, Chang Chen, Maggie Cheung, Siu Ping-Lam, Carina Lau, Angela Dong.
Erromantzea. Drama. Zientzia fikzioa.
Sipnosia
Idazle bat, etorkizunaz idatzi nahi bazuen ere, iraganaz idazten ari zen. Bere eleberrian, tren misteriotsu bat irteten zen noizbehinka 2046 urteruntz. Bertara igotzen ziren guztiak helburu berdina zuten: haien oroitzapen galduak berreskuratu. Ziotenez, 2046an ez zen ezer aldatzen. Inork ez zekien hori horrela zen, hara bidaiatu zuen inor ez baitzen inoiz bueltatu. Salbuespen batekin. Bera han egon zen. Borondatez bueltatu zen. Aldatu nahi zuen.
Horrez gain proiektu berri bat martxan jarri dugu, Bagera elkartearekin Bagera zineforumak, hilabetean behin film bat eskainiko dugu Lugaritz kultur etxeko Imanol Larzabal aretoan. Beti euskaraz edo euskarazko azpitituluekin. Hilabete honetan Azpeitian sortutako Proiektu bat konpartitu nahi dugu Asier Susaetaren Korosagati, 1929-an izen bereko baserrian gertatutako hilketei buruzkoa. Saioan zuzendaria eta ekipo teknikoko jendea egongo da filma aurkezten.
Korosagasti (2020) 65 min. Euskadi.
Zuzendaritza: Asier Sustaeta Zabala
Gidoia: Asier Sustaeta Zabala
Musika: Xabier Otaolea
Argazkilaritza: Oihan Amezua Fernandez
Aktoreak: Juan Alberto Gaztañaga, Iñigo Agirre, Mikel Ibarguren, Aiora Olaizola, Asier Hernandez, Mikel Laskurain, Mireia Galarza, Gurutze Eizmendi, Joxe Kerejeta, Iosu Manterola, Xanti Agirrezabala, Inma Izeta.
Thriller. Drama
Sinopsisa
1926ko azaroa. Beizamako Korosagasti baserrian, Bibiana ama eta Maria ahizpa bortizki erailda topatuko ditu Jazinta Odriozolak Tolosako lana utzi eta etxera bueltatzen den egunean bertan. Marroquín epaileak Korosagasti baserriko lanetan laguntzen ibiltzen diren gizonekiko egingo du lehen susmoa, eta haiek bezalaxe, inguruetako biztanle asko sartuko ditu preso Azpeitiko espetxean, tartean Itsasondoko Lizardi baserrikoak eta baita Jazinta Odriozola bera ere. XX. mende hasierako euskal gizarte itxi eta mesfidatienarekin egingo du ordea epaileak topo, eta hilabeteak iraungo duen prozesuaren ostean, inoiz argituko ez diren hilketen zerrenda luzera pasatuko dira Beizamako hilketak ere.