PLAY OFF-etako HIRUGARREN PARTIDA
Inveready Gipuzkoa Basketen porrota, play offetatik at geratu dena partida oso parekatu batean. Inveready Gipuzkoa eta Movistar Estudiantesen arteko hirugarren play off partida jokatu da. Azken emaitza 68-72 izan da, Movistar Estudiantesek garaipena lortuta. Taldeko jokalaririk baloratuena, 27 puntuko balorazioarekin eta 22 punturekin, Mateo Díaz izan da. Halaber, Mikel Odriozolak honako hau azpimarratu du: “Oso harro jokalariengatik eta staffak oso esker onez bukatu du urtea”. Hemen amaitzen da denboraldia. Eskerrik asko denboraldian zehar jaso dugun laguntzagatik. Datorren denboraldian saskibaloi gehiagorekin ikusiko dugu elkar!. Topaketaren estatistikak hurrengo estekan aurki daitezke.
La entrada PLAY OFF-etako HIRUGARREN PARTIDA se publicó primero en Gipuzkoa Basket Club.
|
La entrada PLAY OFF-etako HIRUGARREN PARTIDA se publicó primero en Gipuzkoa Basket Club.