ABENDUA Kresala Zinekluba
Hemen daukazue Kresala Zineklubaren abenduko programazioa.
Abendura iritsi gara. Urtearen azken hilabetea izan arren, ez gara triste jarri behar. Abenduaren 31ra arte, egun asko falta dira oraindik eta saio ugari prestatu ditugu. Oraingoz, zinema agortezina da eta gure saioak ere bai. Hauek dira hilabete honetan izango ditugun saioak.
14 LA RULETA DE LA FORTUNA Y LA FANTASÍA
Guzen To Soze filma ikusteko aukera paregabea izango dugu. Ryusuke Hamaguchik zuzentzen du eta Japoniatik dator zuzenean, gure bihotzetara iristeko asmoz.
Guzen To Sozo (2021) 121 min. Japón.
Zuzendaritza: Ryusuke Hamaguchi
Gidoia: Ryusuke Hamaguchi
Musika: Robert Schumann
Argazkilaritza: Yukiko Iioka
Aktoreak: Kotone Furukawa, Ayumu Nakajima, Hyunri, Kiyohiko Shibukawa, Katsuki Mori, Shouma Kai, Fusako Urabe, Aoba Kawai
Zoriak eta irudimenak bultzatutako hiru istorio, non emakumezko batzuen bizitzak horien hautu eta damuek markatzen dituzten. Ustekabeko amodiozko triangelu batek, huts egindako sedukzio-tranpa batek eta gaiki-ulertu batetik sortutako topaketak ipuin-triptiko bat osatzen dute oroimenak, iruzurrak eta pautak elkartzen dituena
20 PREMIO KRESALA SARIA
Saio berezia izango dugu honakoa. Antzoki Zaharrean, VIII. Kresala Saria emango diegu Kany Peñalba eta Juanmi Gutierrez-i. Zineblubaren lagunak eta zinemazale handiak. Hau bai da, galdu behar ez den saio horietako bat.
Tabula Rasa (2004) 59 min. Euskal Herria.
Zuzendaritza: Juanmi Gutiérrez.
Gidoia: Juanmi Gutiérrez
Ekoizpena: Kany Peñalba.
Argazkilaritza: Juanmi Gutiérrez.
Antzinako greziarrek, euren idazkietarako, zurezko marko batzuk erabiltzen zituzten, gainean argizari likidoa isuriz. Solidotzean, gainazal lau bat osatzen zuen argizariak, puntzoi baten bidez grabatu zitekeena. Taulatxo horiei Tabulak deitu zieten, eta oraindik erabili ez zirenean “Tabula Rasa” ziren, orri zuriak. Aristoteles filosofoak adierazi zuenez, “…ume baten adimena Tabula Rasa bat bezalakoa da, eta bertan ez dago ezer idatzita”. Teoria hori pertsonaren azalari aplikatu diot. Jaioberria azal leunarekin dator mundura, markarik gabe; ondoren, bizitzak geografia liluragarriak inskribatzen ditu bertan.
28 DIARIO DE UN CURA RURAL
Azkenik, Journal d´un curé de campagne (Robert Bresson) ikusiko dugu. Apaiz gazte bat eta herri txiki bat. Zerbait gaizki joan daiteke? Hurbil zaitezte saiora!
Journal d´un Curé de Campagne (1951) 120 min. Francia.
Zuzendaritza: Robert Bresson
Gidoia: Robert Bresson
Musika: Jean-Jacques Grünenwald
Argazkilaritza: Léonce-Henri Burel
Aktoreak: Claude Laydu, Marie-Monique Arkell, André Guilbert, Jean Riveyre, Nicole Ladmirall, Nicole Maurey
Georges Bernason-en eleberrian oinarritutako filma. Apaiz gazte bat Frantzia iparraldeko herri txiki batera iristen da eta bertan bere lehen parrokiaz arduratzen da. Apaiz-lanak arduraz eta apaltasunez egiten dituen arren, eliztarrek ez dute aintzat hartzen, ezta arbuiatzen ere. Arima-artzain gisa porrot egin duela sinetsita, fede krisi sakona pairatzen du. Egoera horretan, gainera, gaixotasun larri bati aurre egin beharko dio.
KOLABORAZIOAK
02 MUNDU BAKEAN
Mundu Bakean-ekin batera, Voces sin Fronteras dokumentalaren saioan izango gara. Kutxa Kultur Plazan izango da eta 20:00tan hasiko (sarrera librea aforoa bete arte).
Voces Sin Fronteras (2021) 30 min. Guatemala.
Zuzendaritza: Ana Haydeé Gómez / Paula Gómez
Gidoia: Ana Haydeé Gómez / Paula Gómez
Argazkilaritza: Libertad Garrido / Ana Haydeé Gómez / El Nash
Musika: Sophie Kuba
Aktoreak: Guatemala, El Salvador eta Honduraseko persona migranteak.
Jordán Rodas Andrade (Procurador de los Derechos Humanos – Guatemala), Anaeli Torres Peralta (Secretaría de Bienestar Social Guatemala), Silvia Irene Palma Calderón (Instituto Centroamericano de Estudios Sociales y Desarrollo INCEDES), Pe. Mauro Verzeletti (Misioneros de San Carlos Scalabrinianos – Casa del Migrante Guatemala y El Salvador), Padre Francisco Ortega (Casa del Migrante Betania, Petén), Abrahán Suyén Mojica (Casa del Migrante Betania, Petén), Ligia Reyes (Casa del Migrante – Programa de Protección Internacional).
Migrazioa deslegitimatzen eta arbuiatzen duten hainbeste mezu eta diskurtso ofizial daudenean, ezinbestekoa da migrazioa bizi duten pertsonen berezko ahotsak entzutea. Dokumental hau migratzaileen historia eta esperientzietan oinarrituta dago. Guatemala, El Salvador eta Honduraseko exodoaren kontakizuna da. Bertan, emakumeek, gizonek, nerabeek eta askotariko pertsonek migratzeko egiten dituzten ahaleginak eta joan-etorriak kontatzen dituzte, baita aurrera jarraitzeko eta “amets amerikarr” utopikoa lortzeko dituzten amets eta motibazioak ere.
16 BAGERA ZINEFORUMA
Bagera Zineforum-aren saio berri batekin jarraituko dugu. Lugaritz Kultur Etxean, Jone Guenetxea eta Carlos Iglesias zuzendarien Jantzari ikusiko dugu. Sarrera doakoa da eta ez da beharrezkoa aldez aurretik sarrera hartzea. Hurbildu besterik ez duzue egin behar.
JANTZARI (2021) 68 min. Euskadi.
Zuzendaritza: Jone Guenetxea, Carlos Iglesias
Gidoia: Jone Guenetxea, Carlos Iglesias
Musika: Miguel Ramirez, javi hernando
Argazkia: David Maeztu
Dokumentala
2018ko San Migel jaietan dantzaren tradizioa inoiz baino biziago dagoela erakutsi zuten neska eta mutilez osatutako talde bat lehenengoz plazara irtenda. Talde hori izango da dokumentalaren protagonista: Iurretako dantza talde nagusia osatzen duten zortzi neska-mutilak.
Bost urtean behin herriko dantza talde denak Urrixena jaialdian batzen dira Iurretan. Ospakizun horretan lehenengoz parte hartuko dute debutatu berriek (talde parekideak) beste belaunaldi batzuetako dantzariekin batera. Entseguak, egun horretako prestaketak, eta plazan bizi duten emozioa izango da dokumentalaren haria. Tarteka, Iurretako behinolako dantzarien testigantzak, ikerlarien iritziak eta beste hainbat lekukotza jasoko dira.