Herrerak begirunea eskatzen du

Herripe Auzo Elkartea
Donostiako Udal Gobernuaren begirunea eta arreta eskatzen ditugu herreratarrok pairatzen ari garen arazoei eta ditugun gabeziei irtenbidea emateko lehenbailehen, duintasunez bizitzea merezi dugulako.

Lantegi asko itxi dira, baina orubeak baliatu ordez berrindustrializatzeko eta auzoa berroneratzeko, etxebizitzak eraikitzea besterik ez du proposatu Udalak. 

Ekipamenduak falta ditugu sozioasistentzialak, osasunekoak eta kulturakoak, baita horrelako zerbitzuak ere, eta inguruetakoak urrutiegi […]