Javier Cantera Depetris
Igande honetan, azaroaren 7an, utzi gaitu Javierrek. Bihotzetik sentitzen dugu haren galera. Laguna, bazkide eta lankide Altzako Historia Mintegian, amultsuki gogoratzen dugu 1995ean taldean sartu zenetik berarekin partekatu dugun guztia. Groseko bizilaguna zen eta altzatarrak zituen ama sustraiak. Altza hobeto ezagutzeko eta bere aldetik ahal zuen guztia emateko gogoz hurbildu zen. Garai hartan Aranzadiren jardueretan [...]
Igande honetan, azaroaren 7an, utzi gaitu Javierrek. Bihotzetik sentitzen dugu haren galera. Laguna, bazkide eta lankide Altzako Historia Mintegian, amultsuki gogoratzen dugu 1995ean taldean sartu zenetik berarekin partekatu dugun guztia. Groseko bizilaguna zen eta altzatarrak zituen ama sustraiak. Altza hobeto ezagutzeko eta bere aldetik ahal zuen guztia emateko gogoz hurbildu zen. Garai hartan Aranzadiren jardueretan parte hartzen zuen, eta elkarte horretako Zuzendaritza Batzordeko kide izan da azken hamabost urteetan.
Metodikoa eta zehatza, eguneroko prentsan Altzako auzoei buruz argitaratutako albisteak karpetetan biltzen eta ordenatzen hasi zen, Tokiko Bildumaren hemeroteka modu garrantzitsuan aberastuz. Bere zaletasunak eta Niessen enpresari lotutako lan-dedikazioa uztartuta, garai hartan berria zen ideia bat sortu zitzaion: AHMren baitan etxeko eta industria-jatorriko objektuen bilduma bat sortzea, Ganbara Bilduma. Horren inguruan talde aktibo bat sortu zen, gure historia hurbileko eguneroko bizitzako hainbat alderditako 345 objektu biltzea lortu zuena, horietako asko antolatutako bost erakusketetan ikusi ahal izan direlarik.
Bere ekarpenekin batera, Javierrek bere irribarrea eta ahaztuko ez dugun bere espiritu apal eta positiboa utzi dizkigu. Eskerrik asko, Javier.
Javier Tomasenen egindako Ganbararen erakusketan (2012)