Lankidetza falta Ekialdeko Barrutiarekin
2020ko irailaren 16an Ekialdeko Barrutiko Batzordearen ohiko bilera egin zen (Altza, Bidebieta, Intxaurrondo). Bertan, Martin Ibabe Lehendakariak adierazi zuen ez zegoela erabaki irmorik barrutiaren 2019 eta 2020ko aurrekontuetan aurreikusitako proiektuak exekutatzeari dagokionez. Hurrengo egunean, El Diario Vasco egunkariak albiste hau argitaratu zuen: “Los proyectos del distrito Este quedan en suspenso por la pandemia“, Udaleko Lehendakaritzako [...]
2020ko irailaren 16an Ekialdeko Barrutiko Batzordearen ohiko bilera egin zen (Altza, Bidebieta, Intxaurrondo). Bertan, Martin Ibabe Lehendakariak adierazi zuen ez zegoela erabaki irmorik barrutiaren 2019 eta 2020ko aurrekontuetan aurreikusitako proiektuak exekutatzeari dagokionez. Hurrengo egunean, El Diario Vasco egunkariak albiste hau argitaratu zuen: “Los proyectos del distrito Este quedan en suspenso por la pandemia“, Udaleko Lehendakaritzako Zuzendari Manu Narvaez zitatuz.
Tamalez, ez da lehen aldia udal gobernuak egia ezkutatzen digula. Ekialdeko Barrutia eratu zenetik, etengabekoa izan da Udalaren aldetik lankidetza falta izan denaren kexa. Batzordeko 8 elkarteok askotan adierazi dugu koordinazio eta komunikazio falta dagoela, eta horrek aurrera egitea eragozten duela.
Barruan esan dugu, Batzordean, lantaldeetan, sailekin egindako bileretan; eta kanpoan, prentsa-oharretan eta artikuluetan, auzoetako elkarteekin egindako koordinazioetan. Baina egoerak hobera egin beharrean, okerrera egin du azken legegintzaldian.
Barrutitik bideratutako proiektu gehienak, denak ez esatearren, blokeatuta daude hasiera-hasieratik. Informazio falta sekula bainolarriagoa da. Udal Gobernuaren aldetik egia jakitea ezinezkoa da. Herritarren partaidetza organoa behar lukeenak burokratizazio maila ikaragarri altuak garatu ditu. Departamentuetako zinegotzi arduradunek ez diote jaramonik egiten Barrutiko Batzordearen eskaerei. Hamaika adibide daude.
Blokeo egoera horren aurrean eta erabateko informazio falta ikusita, behean sinatzen dugun elkarteek eskatzen dugu:
1.-Barrutiko Batzordearen ezohiko bilera dei dezala Lehendakariak urriaren 14rako/urriaren 12ko aste horretarako.
2.-Ezohiko deialdiaren gai ordena puntu bakarra izango du: Donostiako Udala eta Ekialdeko Barrutiaren arteko lankidetza falta.
3.-Ezohiko bilera horretan Donostiako Alkate Eneko Goia eta Ogasun eta Finantza Zinegotzi Jaime Dominguez-Macaya present egotea exijitzen dugu. Bi kargu hauek ez egotekotan, ez dugu bileran parte hartuko.
Horrela adierazten eta sinatzen dugu Batzordea osatzen dugun elkarteek eta lantaldeetan parte hartzen duten edo haiekin koordinatuta dauden Altza, Bidebieta eta Intxaurrondoko beste elkarte batzuek.
Altzan, 2020ko urriaren 2an.
Elkartasuna AE, Herripe AE, Oleta AE, Izbe AE, Altzania, Emanhar, Plazandreok, Showtime. Altza XXI Elkimena, Altzako Historia Mintegia, Altzako Kulero Moreak, Bizarrain Euskara Elkartea, Intxaurrondo Berri Emakumeen Elkartea, Intxaurdi AE, LODABE (Lorete, Darieta, Berra) AE, Ostadar Larratxoko Emakumeen Elkartea, Osteguna AE.