AZAROA Kresala Zinekluba
Hemen duzue Kresala Zineklubaren Azaroko programazioa.
Hemen da azaroko programazioa! Oso beteta dator! Robert Bresson zuzendariaren atzera begirakoaren saio berri bat izango dugu. Gainera, saio desberdinak eta elkarlanak ere edukiko ditugu.
Azaroaren 9an, Robert Bresson-ek Mouchette aurkeztuko digu. Nerabe errebeldea, ametsak,… dira film honetako elementuetako batzuk. Etorri saiora eta ezaugutu Mouchette gaztearen bizitza.
Azaroaren 16an, Boli Kostara jungo gara. Philippe Lacôte zuzendariaren La Nuit Des Rois filma ikusteko aukera edukiko dugu. Film honek, gaizkile txiki baten egunerokotasuna biziaraziko digu. “La Maca” deituriko kartzelan sartuko dute, baina ez du dena erraz izango.
Bestalde, Bagera Zineforum-aren saio berri bat ospatuko dugu. Azaroaren 19an, Lugaritz Kultur Etxean, Haxan, sorginkeria denboran zehar ikusiko dugu. Benjamin Christensen zuzendaria Danimarkatik dator proiektu honekin eta gezurrezko dokumentalen generoan benetako aintzindaria dela erakutsiko digu.
“Palestina Habibti, Palestina Maitea” izenburupean, bi saio egongo dira. SodePaz-eko kideekin batera Condenadas en Gaza (azaroaren 22an) eta Gaza Mon Amour (azaroaren 29an) filmak ikusiko ditugu.
Aldiz, azaroaren 23an, Slalom filma dugu. Saio honetan, kirola eta emakumeak elkartuko dira eta agian hotza ere nabarituko dugu. Protagonistarekin batera, eski profesionalean etorkizun handiko izar gisa entrenatuko dugu. Galduko duzu?
Amaitzeko Amnistia Internacional-arekin elkarlanean, azaroaren 30eko saioa antolatu dugu. Hilabeteari amaiera emateko, Welcome to Chechnya ikusteko aukera izango dugu. Bizia arriskuan jartzen duen aktibista talde baten urratsak jarraitzen ditu dokumental honek.
SARRERAK erosteko HEMEN egin klik.