Bikografiak: bi ibilbide elkarrizketan
Ines Garcia eta Aitor Etxebarria
Apirileko Bikografiak saioa Bagera Elkartearen youtube kanalean ikusgai egongo da apirilaren 30ean 19:00etatik aurrera.
Gonbidatuak: Ines Garcia (Tobacco Days liburu dendako arduraduna, Dj eta irrati esataria) eta Aitor Etxebarria ( Konpositore eta musikaria).
Gidari lanetan Leire Palacios kazetaria arituko da.
Bi parte hartzaileen biografien errepasoa izango da saioaren ardatza. Bakoitzaren alde publiko/ezagunaz gain, beren bizitzen inguruan solastea da ideia. Biografian hizkuntzekiko harremanak beren bizitzan izan duen bilakaerari arreta berezia eskainiko zaio. Anekdotak, gertaera xelebreak, bizipenak … Elkarrizketa informal hauen bidez, hizkuntzak herritarren bizitza pertsonaletan eta eguneroko bizitzan duten isla jarri nahi dugu agerian.