Eusko Label liga eta euskara
Hau ezin da errepikatu
Eusko Label ligako komunikazio-plataformak Donostiako arraunlari bat gaztelaniaz hitz egitera behartu nahi izan zuela jakin dugu abuztu hasieran.
Horren aurrean, kostaldeko herrietan euskararen alde lan egiten dugun bost eragilek (Abantoko Axola euskara elkarteak, Donostiako Bagerak, Hondarribiko Blaganek, Orioko Karkara Taldea kultur elkarteak eta Debako Zuhatzak) atxikita duzuen adierazpena egin nahi dugu.