Giza Eskubideen Zinemaldia 2021
Hizkuntza erabileraren neurketa
Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak, euskararen erabilera areagotzea ardatz duela, Giza Eskubideen Zinemaldiaren Hizkuntza erabileraren neurketa egin du aurtengo edizioan 11. urtez.
Garrantzitsua da oso euskararen erabilera normalizatzea eguneroko bizitzan. Era berean, gizarteari eskaintzen zaizkion aisialdirako kultur ekitaldietan euskararen presentzia areagotzea oso garrantzitsua da. Ostera ere, gogorarazi behar dugu euskara Hizkuntza ofiziala dela Euskal Autonomi Erkidegoan. Gainera, Donostiako udal ordenantzek euskarari ofizialtasun hori aitortzen diote eta Udalak antolatutako ekintza guztietan euskarak lehentasuna izan behar duela esaten dute.