Helduentzako antzerki ikastaroa
Beste modu bat euskara praktikatzeko!
Aurten III. Antzerki ikastaroa antolatu dugu Bagera Elkartean Oihana Maritorenaren eskutik (euskara irakaslea eta aktorea). Ikastaroa apirilaren 27tik ekainaren 15era izango da (astelehenetan 18:15etatik 19:30era). Orotara 8 saio. Helburua antzerkiaren bitartez euskara praktikatzea da.
(Ikastaroaren prezioa: 20 euro / Bagerakideak, langabetuak eta ikasleak 15 euro).