Txor Txor bakarrizketa umoretsua
Txor txor… euskaraz aritzeko gogoa dut zurekin, eta zuk nirekin?
Txor txor… euskaraz aritzeko gogoa dut zurekin, eta zuk nirekin? Berriketan, jolasean, umorez, serio… gauden lekuan gaudela!
Bagera Elkarteak Txor Txor bakarrizketa umoretsua antolatu du irailaren 9an, 19:00etan, Larrotxene kultur etxean Euskaraldiaren ekimenen baitan.
Antzezlea: Nerea Arriola
Oharrak:
*Osasun neurriak beteko dira eta aforoa mugatua izango da.
* Sarrera doakoa izango da baina, gonbidapena eskuratzeko idatzi bagera@bagera.eus helbidera izen abizenak adieraziz.
* Pertsona bakoitzeko bi sarrera banatuko dira edukiera bete arte.