Zinemaldia 2020
Hizkuntza erabileraren neurketa
Aurten ere, Bagera Elkarteak Zinemaldiaren euskararen erabileraren neurketa egin du. Deskargatu txostena
Tamalez, Donostiako Zinemaldian entzun daitezkeen hamarnaka hizkuntzetatik “beste bat” da euskara. Portzentajetan gora egin badu ere, euskararen erabilerak oso urria izaten jarraitzen du. 2019an 39 filmetan izan zuen euskarak presentzia. Aurten, berriz, 37 film izan dira. Beraz, arlo honetan ere, badugu zeregina euskara lehen lerrora ekartzeko.