Dbusek 28 linea indartuko du eskubaloiko Erreginaren Koparako
Asteburu honetan Illunben egingo den Erreginaren Kopa dela eta, Dbusek 28-Amara-Ospitaleak-Boulevard lineako zerbitzuak indartuko ditu gaur, ostirala, 20:30ean Super Amara Bera-Bera eta Mecalia Atl. Guardes taldeek jokatuko den partidarako Era berean, larunbatean ere zerbitzu gehigarriak izango dira 19:45ean jokatuko den finalerdietako partidarako. Bi partidak amaitzean, zaleek 28 lineako autobusak erabilgarri izango dituzte Begiristain doktorea II […]
The post Dbusek 28 linea indartuko du eskubaloiko Erreginaren Koparako first appeared on DBUS DONOSTIA.
Asteburu honetan Illunben egingo den Erreginaren Kopa dela eta, Dbusek 28-Amara-Ospitaleak-Boulevard lineako zerbitzuak indartuko ditu gaur, ostirala, 20:30ean Super Amara Bera-Bera eta Mecalia Atl. Guardes taldeek jokatuko den partidarako
Era berean, larunbatean ere zerbitzu gehigarriak izango dira 19:45ean jokatuko den finalerdietako partidarako.
Bi partidak amaitzean, zaleek 28 lineako autobusak erabilgarri izango dituzte Begiristain doktorea II geltokian.
Igandean aldaketak egingo dira geltoki batzuetan, Itzulia Women dela eta
Igandean, maiatzak 12, 7:00etatik 16:30era Dbuseko lineetan aldaketak egongo dira, Itzulia Women lasterketaren azken etapa eta Minbiziaren Aurkako Lasterketak direla-eta. Hori dela eta, garraio publikoan Illunbera hurbildu nahi duten zaleei gogorarazten zaie Okendoko geltokia, Bulebarrekoa eta Urbieta 12koa zerbitzurik gabe geratuko direla, eta zerbitzuak geltoki horietan gelditu beharrean Santa Katalina zubian eta Urbieta 58an geldituko direla.
The post Dbusek 28 linea indartuko du eskubaloiko Erreginaren Koparako first appeared on DBUS DONOSTIA.