Azken lanak, apirilean ateak irekitzeko
Igeldoko Kooperatiba azken lanetan murgilduta dabil buru-belarri, apirilean irekiko baita salmenta gunea. Bertan, eskaintza zabala izango dela aurreratu dute Kooperatibako kideek, eta etxeko erosketa gehienak bertan egiteko aukera izango dela. Horrez gain, bertako eta gertuko produktuak lehenetsiko dituztela nabarmendu dute.
30 hautagai baino gehiago
Kooperatibak hiru langile behar ditu salmenta gunerako eta curriculumak jasotzeko epea zabalik egon da otsailaren 14ra arte. Denera, 30 hautagaitik gora aurkeztu dira. Aukeraketa prozesuarekin dabiltza, beraz.
Bazkide egiteko aukera
Bazkidetza kanpaina berria martxan dago eta martxoa bukaera arte, bazkide egiteko aukera izango da aurreko bazkideen baldintza beretan. Animatzeko dei egin dute.
Batzarra, ireki aurretik
Kooperatiba ireki aurretik, bazkideen azken batzarra egingo dutela azaldu dute, azken erabakiak hartzeko.