Bigarren, Ondazarte baserriko behia
Uztailaren 1ean urtero moduan Irunen ospatzen den Frisoi arrazako behien konkurtsoan izan ziren Ondazarte baserrikoak. Aurtengoan lehiaketa honen 21. edizioa ospatu zen eta zenbait sari lortuta itzuli ziren etxera. Behien kategoriari dagokionean, lehen umezkoen atalean Otaitz izeneko behiarekin lehen postua lortu zuten Ondazartekoek eta behi guztien arteko finalean, txapeldunordea izan zen Otaitz. Bigantxekin ere hainbat sari lortu zituzten. Azken hiru lehiaketetan lehendabiziko postua lortu izan dute behien atalean, 2017an Afrodita behiarekin, 2018an Tximistarri behiarekin eta 2019an Afrodita behiarekin berriz ere. Aurtengoan ez dute lehendabiziko postua mantentzerik lortu, baina gustura daudela adierazi dute. Zorionak beraz Ondazarteko familiari!