Din-Din Elkartea zabalik berriro
Eusko Jaurlaritzaren aginduei jarraituz, ekainaren 25ean ireki zen Din-Din elkartea. Juntako kideek adierazi dutenaren arabera, garrantzitsua da bertan azaltzen diren arauak ongi betetzea elkartearen erabilera egokia bermatzeko. Eta bereziki azpimarratu nahi izan dute bazkidea dela erabateko arduraduna, bai sukaldeko lanean eta baita zerbitzari lanean ere. Sukaldean uneoro musukoarekin egotea beharrezkoa dela eta uda garaia izanik debekatua dagoela kanpora mahaiak eta aulkiak ateratzea. Hala ere, bete beharreko araudi guztia elkartean bertan jarrita dago, guztientzako ikusgarri. Bestalde, elkartean kamarak jarri direla ere aipatu dute, nahiz eta bazkide guztiak jakinaren gainean dauden gai honen inguruan. Azkeneko batzarrean hala erabaki baitzen eta orain, bazkide guztiei aurrez adierazi ondorenean, gauzatu dute. Azkenik, adierazi dute hurrengo batzarra uda ostean egiteko asmoa dutela, uda garaian jendea kanpoan izango dela aurreikusten baitute.
Eusko Jaurlaritzaren aginduei jarraituz, ekainaren 25ean ireki zen Din-Din elkartea. Juntako kideek adierazi dutenaren arabera, garrantzitsua da bertan azaltzen diren arauak ongi betetzea elkartearen erabilera egokia bermatzeko. Eta bereziki azpimarratu nahi izan dute bazkidea dela erabateko arduraduna, bai sukaldeko lanean eta baita zerbitzari lanean ere. Sukaldean uneoro musukoarekin egotea beharrezkoa dela eta uda garaia izanik debekatua dagoela kanpora mahaiak eta aulkiak ateratzea. Hala ere, bete beharreko araudi guztia elkartean bertan jarrita dago, guztientzako ikusgarri.
Bestalde, elkartean kamarak jarri direla ere aipatu dute, nahiz eta bazkide guztiak jakinaren gainean dauden gai honen inguruan. Azkeneko batzarrean hala erabaki baitzen eta orain, bazkide guztiei aurrez adierazi ondorenean, gauzatu dute.
Azkenik, adierazi dute hurrengo batzarra uda ostean egiteko asmoa dutela, uda garaian jendea kanpoan izango dela aurreikusten baitute.