Eskolako jaialdia, umeen eguna... Gurasoen eskutik
Guraso Elkarteak maiatzaren 8an egin zuen bere azken bilera eta bertan, hainbat gai dituztela eskuartean azaldu zuten. Alde batetik, ekainaren 14an Eskolako Jaialdia egingo dute eta hori antolatzen hastekoak dira.
Bestetik, herriko festak ere gero eta gertuago daude eta umeen eguna ere antolatzeko beharra adierazi zuten. Uztailaren 1ean izango da, hain zuzen.
Eskola Txikien festa Ezkio-Itsason
Aurten Ezkio-Itsason ospatuko da Eskola Txikien festa eta ekainaren 8an izango da. Azken urteetan bezala, Guraso Elkarteak autobusa antolatuko du bertaratzeko. Gauzak gehiago zehaztean, bidaliko dute informazioa ohiko bideetatik.